XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hurbiltzeko oinarrizko arauak hauek dira:
ElektrizitateaEnergia elektrikoa duen iturri edo kableren bati kontaktu eginez dagoen biktimarik ez ukitu.
Etengailua itzali eta entxufeak atera berehalako laguntza eman aurretik.
Gas edo ke pozoitsuakIturria blokeatu ezin baduzu, gas edo ke pozoitsuetatik aparte manten zaitez.
Lekua behar bezala airezta ezazu.
SuaIstripu askotan gasak ihes egiten duelako ala gasolina isurtzen delako, su hartzeko arriskua dago.
Istripua izandako automobilaren kontaktua itzal ezazu.
Erretzen ez utzi inori.
Trafiko-istripuakGidatuz bazoaz, zure automobila leku seguruan aparka ezazu; istripua izandako automobiletik urruti.
Beste ibiltari bati istripua izandako lekutik trafikoa desbidera dezala eskatu eta biktima eta zu zaudeteneko lekua libre manten dezala ere bai.
Larrialdiko argi keinukariak piztu eta baldin baduzu triangelua ipini.
Ebaluazioa BIKTIMAK KONORTERIK BA AL DU?Guztiz funtsezkoa da biktimaren egoera azkar eta zehatz ebaluatzea.
Kontuz mugi ezazu kaltetua eta oihu egiozu:
Konorterik gabeko pertsonak ezin du erantzun.
Pertsonak konorterik ez badu ABC metodoa aplikatzen hasi behar duzu berehala.